Fronte Zabala hamabost alderdik osatutako hauteskunde-koalizioa da. Une historiko honek eskatzen duen konpromisoa hartzea erabaki dugu, olatu erreakzionarioak eta eskuin muturrak gure eskubideak eta gizarte-konkistak atzera eraman nahi dituzten honetan. Zuri-beltzeko herrialde batera itzularazi nahi gaituztenen aurrean, indarrak batu ditugu gure herrialdeko langileen borroka historikoek lortutakoa defendatzeko.
Proposatzen duguna oso erraza da: lan egiteak ongi bizitzeko aukera ematea, etxebizitza bat izatea luxua ez izatea eta zerbitzu publikoek gure ongizatea bermatzea. Hori defendatuko du Fronte Zabalak kanpaina honetan, eta hori egingo dugu azaroaren 29tik aurrera.